JOAKIN LIZARRAGA IP
joakinlizarragamatrikula@educacion.navarra.es
EGOKITZAPEN ALDIA: |
Nola antolatzen da egokitzapen aldia? Egokitzapen aldiak iraila osoa irauten du. Horrek ez du esan nahi haur batzuk denbora gehio beharko ez dutenik eskolara egokitzeko. Irailean zehar 2 irakasle egonen dira mometu oro gelan, honek, haur bakoitzari behar duen harreta eskeintzea eta egokitzapena lasaiagoa izatea ahalbidetzen du. Hurrego ikasturteari begira oraindik ez dakigu data zehatzak zeintzuk izanen diren, baina orain arte egin duguna kontutan hartuz horrela gelditu daitekeela uste dugu: Irailaren 6an: gelako bilera tutorearekin. (Haurrak ez dira eskolan hasiko 7a arte).Irailaren 7 & 8: talde erdia 9:10-10:40 eta beste talde erdia 11:00 – 12:30Irailean 9 & 10: tadle osoa 9:10- 12:00Irailaren 13tik 17ra: 9:00-13:00. Aste honetan, jantokira joaten hasiko dira, horrela eskatzen dutenek. Jantokira 12:30tan tutorearekin eta jantokiko arduradunarekin joanen dira. Jantokira ez doazenak aldiz, gelan geratzen dira laguntza irakaslearekin. Talde osoa, jantokira joan direnak ere bai, 13:00 etxera joanen dira eta denak gelatik aterako dira.Irailaren 20tik 30era: 9:00-13:00. Jantokira doazenak, siesta eginen dute. Azken hauek, 14:45-15:30 tartean etor zaitezkete bila. |
Familiak gelara sartu gaitezke egokitzapen aldian? Egokitzapen aldian malgutasunez jokatzen dugu. Haurrak eskolara datozen lehen egunean gurasoak gelara sartzen animatzen zaituztegu, ondoren, haur eta familiaren egoeraren arabera jokatzen dugu egokitzapena ahalik eta atseginen egiteko. |
Fardelarekin joan daitzeke eskolara? Pixa edo kaka gainean eginez gero, laguntzailerik dago? Gure ustez, esfinterren kontrola pertsona bakoitzak pixkanaka lortzen duen heltze-prozesua da. Horregatik, harrera-aldian, prozesua amaitu ez duten haurrek gelara haur-oihalarekin etor daitezke. Irailean, hiru urteko talde guztiek laguntza-pertsona bat dute eskola-egun osoan. Gainera, haur bakoitzak bere ordezko arropa du gelan. |
Txupetearekin joan daitezke gelara? Ez. |
GURE ESKOLA: |
Bikiak ditut, gela berdinera joanen dira? Ez. Bikiak gela ezberdinetan banatzea eskoletako irizpide bat da. |
Zer irizpide jarraitzen dira gelak osatzeko? Taldeak ahalik eta heterogeneoen eta orekatuen egiteko kontutan hartzen ditugun irizpideak hauek dira: Neska eta mutil kopuruaBehar bereziko ikasleakAnai-arrebak: gela ezberdinetan bereizten ditugu.Jaiotze data: Hilabete guztietako ikasleak gela bakoitzean egotea saiatzen gara.Erlijioara doazenak |
Zenbat ikasle daude gela bakoitzeko? Mometu hauetan 20-21 ikasle daude gela bakoitzeko. |
Nolakoa da egun arrunt bat eskolan? Galdera horri erantzuteko, eskolako web orrian, “Matrikulazioa” atalean, “Joakin Lizarraga eskola” izenburupean aurkituko duzuen bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu. |
Eskolan seme-alaba gehio edukiz gero, nola egiten dira sarrerak eta irteerak? Eskolatik gomendatzen dena hurrengoa da: sarreretan seme edo alaba helduena lehenbizi bere sarrera ilaran uztea eta ondoren txiagoa dena gelara laguntzea. Irteeretan aldiz, alderantziz, lehenbizi txikiena jaso eta ondoren helduena. Ikasleak irakaslearen ardurapean daude gurasoak etorri arte.LH 3º mailatik aurrera, semea edo alaba helduena txikienaren gelara edo irteera lekura joan daiteke gurasoen baimenarekin. |
Patio orduan, nora ateratzen dira? Euria eginez gero zer egiten dute? Haur Hezkuntzakoek berezko patioa dute. Patio honen erabileran, lehentasuna hiru urteko ikasleek dute. Gelatik, zuzunean patiora ateratzen dira. Euria eginez gero, gelan edo psikogelan egiten dute patioa. |
Zenbat saio erlijio, psikomotritate, musika, ingelesa etb. dituzte? Erlijio arloa hautazkoa da. Haur Hezkuntzako ikasleek, saio bat astean dute. Erlijioa aukeratzen ez duten ikasleak gelan tutorearekin geratzen dira baloreak lantzen.Psikomotrizitatera astean behin, bi saio jarraian joaten dira.Haur Hezkuntzan, ez da musika arlo bezela lantzen. Gelako eguneroko bizitzan presentzia handia dauka, izan ere, euskara hizkuntza lantzeko baliabide garrantzitsua baita. Horrez gain, Haur Hezkuntza osoak eskolak antolatzen dituen jaialdietan parte hartzen du, non, musikak garrantzi handia duen. 3 urteko ikasleek, urtarriletik aurrera, ingelesa 2 saio astean dituzte. 4 eta 5 urtetan aldiz, astean 5 saio. Lehen Hezkuntzan, astean 6 saio dituzte eta horietatik 2 plastika ingeleraz emateko erabiltzen dira. |
Nola jar gaitezke tutorearekin harremanetan? Hitz egin daiteke beraiekin sarrera eta irteeretan? Tutore eta espezialista guztiek, Hezkuntza Departamentuko emaila dute. Bestetik, ostegunak, tutoretzek egiteko eguna da. Sarrera eta irteerak, ikasleei harrera egiteko mometua da. Ikasle bakoitzari bere denbora eskeintzea garrantzitsua deritzogu sarrera atsegina egiteko, beraz, ez da gurasoekin bilerak egiteko unea baina bai mezu laburrak emateko probestu daitekeela. |
Tutorearekin, zenbat elkarrizketa egiten dira urtean? Oro har, urtean 2 tutoretza egiten dira. Beharrezkoa balitz gehiago egingo lirateke. Ikasturtearen hasieran bilera orokorra egiten da ikasgela bakoitzeko familia guztiekin. |
Tutore berdina dute Haur Hezkuntza etapa osoan? Haur Hezkuntzako irakasle gehiena finkoa da, beraz, talde gehienek etapa osoan zehar irakasle berdina dute. Hala ere, beti sor daitzezke bajak eta irakasle aldaketa egon. |
Laguntza irakaslea dute? Irailean, 3 urteko gela bakoitzak irakasle laguntzaile bat du. Talde guztiek, haur eta lehen hezkuntzakoek, astean 2 orduko laguntza dute. |
Ze baliabide ditu eskolak hezkuntza beharrei aurre egiteko? Eskolan Heskuntza Laguntza Unitate (HLU) taldea dute. Hau, orientatzaile, pedagogia terapeutiko (PT) eta entzumena eta hizkuntza irakasleez osatua dago.Taldekideekin kopurua ikasleen beharren arabera aldakorra da. |
GOIZEKO ZERBITZUA, JANTOKIA, SIESTA ETA ESKOLAZ KANPOKOAK:*Zerbitzu hauek APYMAK antolatzen ditu. |
Goizeko zerbitzua eskeintzen duzue? Zein da ordutegia? Bai. Zerbitzuaren ordutegia 7:30- 9:00 da. |
Jantokia nork kudeatzen du? Jantokiko zerbitzua, Ausolan enpresak eskeintzen du. Haien eta eskeintzen dituzten menuen inguruko infomazio gehio nahi izanez gero https://www.ausolan.com/ |
Eskolan egiten da janaria? Ez. |
Nola dakigu zenbat bazkaldu duten? Taula bat jartzen da egunero, zuen semeak edo alabak zer jan duten ikusteko. Kasu bereziren bat egonen balitz, jantokiko arduradunak zuzenean harremanetan jarriko lirateke familiekin. |
Siesta egiten al dute? Siestarik egiten ez duen haurra bada, zer egiten da berarekin? Jantokira doazen 3 urteko haurrek solik egiten dute siesta eskolan. Siestarik egiten ez duten haurrek, ohean lasai egotera gonbidatzen zaie. |
Eskolaz kanpoko jarduerak al daude? Bai. Urtero alda daitezke, orain arte eduki den eskaintza webgunean ikusgai duzue “Apyma eta zerbitzuak” / “Eskolaz kanpoko jarduerak” atalean. |