Gure eskolako ardatz nagusienetako bat, euskal kulturaren transmisioa da. Hau egiteko modu bat, jaialdien bitartez da. Ikasturtean zehar, hainbat jaialdi antolatzen ditugu, horietako batzuk herrian zehar egiten ditugularik, eskola eta herriaren arteko erlazioa bultzatuz.
Hauek dira urtero ospatzen ditugun festak:
- GABONAK: abenduaren bukaeran ospatzen dugun jaialdia da. Ikasle zein irakasleek, kantak eta hauen koreografiak geletan ensaiatzen dituzte, festa egunean patioan denen artean abesteko. Gainera, goi mailako ikasleak, herritik ateratzen dira kanta hauek bizilagunei abestera.
- DANBORRADA: urtarrilaren 20an ospatzen da Donostian jai hau. Guk eskolan lau kanta prestatzen ditugu danborrez lagundurik. Aukeratutako egunean herritik ateratzen gara (5 urtetatik 6. maila bitarte).
- AGATE DEUNA: otsailaren 4an Agate Deunaren bezpera ospatzen da Euskal Herrian. Gure eskolako goi mailako ikasleak herritik ateratzen dira abestera eta etxeetatik jateko zerbait biltzen dute.
- INAUTERIAK: otsaila edo martxoa aldera geletan mozorroak prestatu ondoren, jai koloretsu hau ospatzen dugu. Urte batez, Nafarroako inauterien pertsonaiez mozorrotzen dira umeak, eta hurrengoan, Tolosako inauteriak ospatzen ditugu, gela bakoitzak lantzen ari diren proiektuarekin lotutako nahi duen mozorroa aukeratzen duelarik. Herritik kalejira bat egin ondoren, gela bakoitzak dantza bat dantzatzen du.
- SARRIGURENEN KANTUZ: Euskal Herriko kanta herrikoiekin sortutako liburuxka gida dugula, Sarrigurengo kaleetatik abestera ateratzen gara. Aste Santuko oporren aurreko azken asteazken horretan antolatzen dugu. Musikako irakaslearekin egiten diren entsaioetatik azkenengora gurasoak ere gonbidatuak daude, ospakizun egunean gurekin ere abestu dezaten.
Sarrigurenen Kantuzeko kantutegia
- KORRIKA: 2 urtetan behin korrika ospatzen da Euskal Herrian. Apirila aldera izaten ohi da eta guk Sarrigurenen zehar korrika txikia antolatzen dugu, eskolako ume guztiek parte hartzen dutelarik.
- IKASTURTE BUKAERAKO KONTZERTUA: ekaineko azken egunetan, ikasturtean zehar ikasitako kantak kortzentuan erakusten dizkiegu gurasoei. Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartzen dute.
- Txistulari gazteen alardea: urtero ekainaren 21ean, musikaren egunean, Iruñeako udaletxe plazan ospatzen den alardean, Nafarroako musika eskoletako txistu ikasleek eta Joakin Lizarragako ikasleek parte hartzen dute. 5., 6. eta DBHko gure ikasle ohiek jotzen dute alarde honetan.