LH2. mailako ikasleek egiten dute jarduera hau. Gorputz Heziketako saio arrunt bat dute eta bestea, igerilekuan ematen dute.
Ostegunetan antolatuta dago ekintza hau eta tutore zein laguntzako irakaslearekin hurbiltzen dira Sarrigurengo polikiroldegiraino. Bertan ordu erdiko ariketa egiten dute, bi begiraleen ardurapean.