Nafarroako Gobernuak 2016-2017 ikasturtean Laguntza Programa jarri zuen martxan eskola jazarpenaren prebentzio eta esku-hartze gisa. Programa honen barnean, Hezkuntza emozionalak duen garrantziaz ohartu eta proiektu pilotu bat martxan jarri dute ikasturte honetan: “Hezkuntza Emozionala Ikasgeletan” deiturikoa. Gure ikastetxea, proiektu piloto honetan parte hartzera gonbidatua izan da.
“Hezkuntza Emozionala Ikasgeletan” programaren xedea, pertsona ororen adimen emozionalaren garapena eta ikastetxe barnean bizikidetza sustatzea da.
Jarraian, Laguntza Programako sortzaile eta gidarietako baten azalpen bideoa duzue ikusgai.
Hona hemen, III. Laguntza jardunaldietan aurkeztu genuen bideoa. Aurten eskolan adimen emozionalaren inguruan hainbat jarduera aurrera eraman dira. Bideo honetan, gure eskolako familia, irakaste eta ikasleen esperientzia jarduera hauen inguruan kontatzen da.