Euskal Herrian, Agate Deunaren bezperan, ospakizun handia egin ohi da. Gure eskolako ikasleak urtero ateratzen dira koplak abestera eta goi zikloko ikasleek puska-biltzea egiten dute Sarrigureneko kaleetan zehar. Aurten eguraldiak ez digu lagundu eta ez gara kalera atera. Ikasle guztiak pista estalian bildu ditugu eta bi kopla abestu dituzte. Koadrodun zapia eta makilak lagun genituela, lurrean indarrez kolpatu dituzte makilak : oles, oles, lurra esna zaitez!
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.




Utzi erantzuna