Haur bakoitza bere erritmora
Gela txokoka antolatzeak haur bakoitzak autonomiaz aritzea ahalbidetzen du, bere nahiak asetuz eta bere erritmoa errespetatuz. Guri behaketa bidez haur bakoitzaren informazioa jasotzen laguntzen digu eta horren arabera behar diren material edota espazio aldaketak egiten ditugu.
Txokoak lantzen direnean, ikasgela txokotan banatzen da. 4 edo 5 txoko prestatzen dira.
Haur Hezkuntzan, txoko hauek dira gehien antolatzen direnak: plastika txokoa, ipuin txokoa, eraikuntza txokoa, etxe txokoa, txoko sinbolikoa, informatika txokoa, proiektu txokoa, txoko logiko-matematikoa edo puzle txokoa.
Lehen Hezkuntzako beheko mailetan, txokoak hauek izan daitezke: matematika txokoa, euskara txokoa, plastika txokoa, proiektu txokoa, irakurketa txokoa edo informatika txokoa.
Txokoetan proposamen ezberdinak egiten dira eta proposamenetara egokitzen da materiala. Proposamenaren arabera, txokoak libreak edo gidatuak izango dira. Txokoetan jarduteko, ikasleak 4-5 kideko taldetan banatzen dira.