Haur Hezkuntzako eraikinean sormen ikasgela eta liburutegia ditugu, ikasleek beste espazio batez gozatu dezaten beren autonomia eta sormena sustatzen duten proposamenekin.
Haurren taldeak bitan banatzen dira eta horietako bat tutorearekin sormen ikasgelara joaten da, bestea espezialistarekin liburutegian egoten den bitartean. Talde txikiagoa izanik, irakasleek haur bakoitzaren behaketa zehatzagoa eta indibidualagoa egin dezake bere garapen mailaren arabera, saio bakoitzerako prestatzen dituen proposamenetan oinarrituta.
Sormen gelan lana beti da indibiduala. Haur bakoitzak landu nahi duen proposamena aukeratzen du eta nahi izanez gero, bere lekua bildu bezain laster, libre dagoen beste batera mugitzeko aukera izango du.