Gure eskola berdintasunaren balioan oinarritzen da, besteen artean. Honen barruan, hezkidetza eta aniztasuna dira guretzat aipamen berezikoak eta horregatik ikastetxeak Skolae programan parte hartzen du.
Skolae-k Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza komunitateen lana bultzatzen du ikasle guztiei berdintasunean bizitzen ikasteko aukera eskaintzeko.
Ezagutzan, askatasunean eta generoa baldintzatzeko faktorerik gabe etorkizuna erabakitzeko gaitasunean oinarritutako prozesua da, desberdintasunak identifikatzen, haien aurka borrokatzen eta kultura, erlijio, klase sozial, egoera funtzional edo orientazio sexual bakoitzaren eremuan berdintasunerako eskubidea gauzatzen irakasten duena.