Handitasunean gertu
Joakin Lizarraga 2016/2017 ikasturtean jaio zen 700 ikaslerekin. Ikasturte honetan (2023-24) 763 ikasle eta 69 irakasle ditugu. Ikasturte honetan zehar, ikasle kopururik altuena bizi dugu eta hemendik aurrera gutxitzen hasiko da.
Egunerokoan, hainbeste ikasle izatea ez da oso nabaria. Izan ere, ikasgelen ratioa 22 ikaslekoa da batez beste. Zentroak ondo funtziona dezan, gogor lan egiten dugu sarrera-irteerak, jaialdiak, atsedenaldiak eta gelatik kanpo antolatzen den edozein jarduera modu koordinatuan antolatzeko.
Zentro gisa familiekin eta ikasleekin harremanetan jartzeko gertutasunari garrantzi handia ematen diogu. Eguneroko erritmoa lasaia eta oso antolatua da, giroa atsegina eta arina izan dadin. Eskola handia izan arren, harremanak ahalik eta gertuen izan daitezen ahalegintzen gara.
PAI-D eredua eskaintzen dugu. Euskara komunikazio-hizkuntza da. Hiru hizkuntzen trataera integratua ematen da. Programatzerakoan hiruen arteko koordinazioa dago, edukia errepikatzea ekiditeko eta eraginkorragoa izateko.