2020/2021 ikasturte honetan mekanografia ikastaroa martxan jarri dugu eskolan 5. eta 6. mailako ikasleentzat.
Gaitasun Digitalaren programazioaren barruan, ezinbestekotzat dugu gure ikasleek ordenagailuarekin idazketa abiadura on bat lortzea. Honek asko erreztuko die lan idatziak egiteko ordua, bai institutoan, baita unibertsitatean ere.
Ikasleek astero mekanografia ordu bat jasoten dute, eskolako irakasle batek gidatuta eta Barneklika programa jarraituz. Programa honek erabiltzen dituen teklatuek letrak koloretako pegatinez estaliak dituzte, idazterakoan ez begiratzeko.
Gainera programa honek etxetik lan egitea ahalbidetzen du, ikasle bakoitzak erabiltzaile bat eta pasahitza bat jasotzen baitu. Modu honetan, bakoitzak bere erritmora egin dezake lan.