Azaroaren 16an Sustrai Colinaren bisita izan genuen. Bertsolari eta idazleak 6.mailako ikasleek prestatutako bertso, kopla eta galderei erantzun zien. “Liburuak Gozagarri” programari esker, Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak eta Euskal Idazleen Elkarteak sortutako ekimenaren bitartez gauzatu ahal izan da bisita. 6.mailako gela bakoitzean irailean hasi ziren Sustrai Colinaren “H-Gabe” eleberria irakurtzen eta azaroaren lehenengo aste arteko solasaldi dialogikoak liburuaren inguruan izan dira. Ikasleen galderei erantzunez, bertsolari eta idazleak kontatu die hala nola, noiz eta nola hasi zen bertsotan, irakurri duten liburua idaztera zerk bultzatu zuen edota istorioaren inguruko zenbait galderen erantzuna eman die, besteak beste. Ikasle bakoitzari bere liburua dedikatzeaz gain, bertso eder bat ere utzi du opari:
Talde Kohesioa – 3ºC
LH3-C gelakoak jolas batzuetan aritu gara eta ikaragarri ongi pasatu dugu! Talde-kohesioa lantzeaz gain, txaloen bidez komunikatu gaitezkela frogatu dugu. Animatu eta probatu zuek ere!!
RAP – 5.E
LH 5.E mailako ikasleek ikasturte hasieran proiektu txiki bat egin dute. Gaztelerako ikasgaian Rap batzuk sortu dituzte haien sentimenduak adieraziz. Espero dugu gustoko izatea.
SARRIGUREN KANTUZ
BIDEOA
- « Previous Page
- 1
- …
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- …
- 14
- Next Page »