Euskal Herrian, Agate Deunaren bezperan, ospakizun handia egin ohi da. Gure eskolako ikasleak urtero ateratzen dira koplak abestera eta goi zikloko ikasleek puska-biltzea egiten dute Sarrigureneko kaleetan zehar. Aurten eguraldiak ez digu lagundu eta ez gara kalera atera. Ikasle guztiak pista estalian bildu ditugu eta bi kopla abestu dituzte. Koadrodun zapia eta makilak lagun genituela, lurrean indarrez kolpatu dituzte makilak : oles, oles, lurra esna zaitez!
JOAKIN LIZARRAGA
Urtarrilak 30 – INDARKERIARIK EZAREN ETA BAKEAREN NAZIOARTEKO ESKOLA EGUNA
Efemeride hau dela eta, ikasleek bakearen sinboloa irudikatzen duen mosaiko kolaboratiboa egin dute, gure hezkuntza-komunitateak errespetuaren, elkarbizitzaren eta indarkeriarik ezaren balioekin duen konpromisoa adierazteko.
Bakean heztea eguneroko lana da, eta denon artean eraikitzen dugu: eskola eta familiak, etorkizun bidezkoago eta solidarioago baten alde.
Sarri-Sarrin Berdetxo!
Euskarak 365 egun!
- 1
- 2
- 3
- …
- 15
- Next Page »







