XEDEA: gure izateko arrazoia. Gure lanaren jomuga.
Joakin Lizarraga Haur eta Lehen Hezkuntzako D ereduko Ikastetxe publikoaren xedea, euskara eta euskal kultura ardatza izanik, gaur egungo gizartean ikasle eleanitzak eta konpetenteak heztea da, bai baloreetan, bai curriculumaren arlo guztietan ere. Ikasle bakoitzaren gaitasunak kontuan izanik, hezkuntza proiektu integratzaile eta anitza bultzatzen du.
IKUSPEGIA: gure nahia eta ametsa, gure helmuga epe labur eta ertainean.
– Gure kulturaren aberastasuna estimatuz, euskararen erabilera bultzatzea.
– Hezkidetza eta ikasleen garapen emozionala landuz, eskolako bizikidetza hobetzea.
– Ikasketa esanguratsua eta ikasleen erritmo eta prozesu desberdinak errespetatzen dituzten metodologia inklusiboak bultzatzea.
– Teknologi berrien ezarpena eta erabilera bultzatzea.
– Irakasleen prestakuntza bermatzea.
– Gure proiektu komuna garatzeko, eskolako komunitatea osatzen duten estamentu guztien koordinazio eraginkorra sustatzea.
– Eskolako kalitatearen kudeaketa hobetzea.
BALIOAK: gure eskolakidegoari bidea erakusten dioten oinarriak.
– Errespetua.
– Berdintasuna.
– Lana eta esfortzua.
– Konpromisoa.