Haur Hezkuntzako geletan hamaiketakoak aldez aurretik erabakiak daude. Hiru egunetan fruta, egun batean bokata eta beste batean esnekiak edota gailetak ekartzen dituzte etxetik. Honen helburua, hamaiketakoak anitzak eta osasuntsuak izatea da, ikasleei beharrezkoa duten energia maila eman diezaieten. Gainera, Nafarroako Gobernuak urtero antolatzen duen fruta kanpainan parte hartzen dugu, zeinetan familiek ez duten fruta etxetik ekarri behar, departamentutik mota desberdinak eskolara ekartzen baitituzte.