Joakin Lizarraga eskolan PAI-D eredu linguistikoa irakasten dugu. Haur Hezkuntzako 1. mailatik hasita gure ikasleek ingeleseko saioak jasotzen dituzte gelan eta Lehen Hezkuntzara doazen ehinean, ordu kopuru hori handitzen doa.
2019/2020 ikasturtean Josep Maria Artigal katalanak sortutako “Ready for a Story” metodoa ezarri genuen eskolan. Irakasle eta ikertzaile honek baliabide berritzaile hau garatu du atzerritar hizkuntzak Haur Hezkuntzan irakatsi eta ikasteko. Metodoa “storytelling” edo kontaketan oinarritua dago. Ipuin motz eta esanguratsuen bitartez, ikaslearia istoriaren partehartzaile sentitzen da modu aktiboan parte hartzen duelako.
- Irakasleak ipuina kontatzen du inongo laguntza bisualik gabe. Horrela ikasleek haien irudimena garatzen dute.
- Ipuina antzeztua izango da, beraz, ipuina eserita kontatzeari agur esaten zaio.
- Ikasleak istorioaren parte garrantzitsua dira, keinu asko eginez eta esaldi txikiak errepikaraziz. Honek ipuina ulertzen laguntzen die.
- Zenbait saioetan antzezten da ipuina, horrela poliki-poliki istorioa ikasten doaz.
- Errepikapen batzuk egin ondoren, irudiak sartzeko momentua iritsi da. Hauen laguntzaz, ikasleek istorioa familia eta lagunei konta diezaiekete.
- Ipuina ez da gelan bukatzen, beste istorioekin gertatzen den bezala. Amaitutzat emango dugu ikasleek eskolatik kanpo antzezten dutenean.