Ikastetxean proiektu berri bati hasiera eman diogu: OBJEKTU GALDUAK.
Proiektu berriaren abiapuntua ikastetxeko sarreran objektu galduak gordetzeko dagoen kutxa gainezka ikustea izan zen.
Gaiaren inguruan gogoeta egin ondoren (ikasleriaren ardura gutxi, zenbat objektu galtzen diren, ekartzen duen balioa eta kontsumismoa …), lehenengo ideia ahalik eta gauza gehien haien jabeei itzultzea izan da. Horretarako ikasleriak inbentario bat egin du, non objektuen argazkia, neurria, deskribapena eta egokitutako zenbakia jartzen duen.
Inbentarioa 3 astez web orrialdean eskegiko da. Tarte honetan norbaitek berea den zerbait ikustean, eskolara jo dezake
eta 9:00etatik 9:15 arte jaso ahalko du ama laguntzaile baten bitartez.
Ordutegi honetan ezinezkoa balu, atezaintzan eskaera orria bete eta 2 egunetara eskaera egin duenaren izenean atezaintzan izango du,
laguntzaileak egin beharreko pausuak egin ondoren.
3 asteko epea pasa ondoren proiektuaren bigarren fasera pasako gara; ikasleriak objektu horiei ahalik eta irtenbide hoberena topatzea.
Utzi erantzuna