Apymarekin elkarlanean, ikastexetik patioaren erabileraz eta bertan egiten diren jolasez hausnartzen ari gara.
Iaz eskolako irakasleek osatutako batzorde batek jolasak eta materialak erostea proposatu zuen aisialdian erabili ahal izateko. Horrela, 3 gurdiren erabilera ezarri zen, patio bakoitzeko bat, adinaren arabera bereizita.
Gurdi horietan ikasleek taldeka jolasteko proposamenak aurki ditzakete, banaka, binaka, mugimendurik behar ez duten mahai jokoak edo entretenitzeko beste aukerak.
Gainera, eskolako patioko eremuak aldatzea helburu duen proiektu bat garatzen ari da eta, horrela, haurrentzako beste jolas eta jarduera mota batzuk iradokitzen dituzten egiturak edo material finkoak sortuko dira.