2021/2022 MATRIKULAZIOA
ONARTUEN ZERRENDA
3 urte – behin betiko zerrenda
4 urte – 6º maila – behin betiko zerrenda
MATRIKULA
Aurrematrikulazioa telematikoki egin zenutenek, emailez edo eskolan utzita presentzialki, dokumentazio hau ekarri beharko duzue matrikula egin ahal izateko (aurrematrikula egiterakoan bidali bazenuten, ez da berriro bidali behar).
– Ikaslearen fitxa beteta (deskargatu). Eskolan ere eskuragarri egongo da.
– Kontu korronte zenbakia.
3 URTE – BILERA
Ohar honen bidez, Joakin Lizarraga I.P.-an 3 urteko ikasleriaren familiei zuzendutako bilerara gonbidatu nahi zaituztegu.
Bilera ikasleen harrera aldiko inguruan izango da.
Non: JOAKIN LIZARRAGA IP – Jantokia
Noiz: Ekainak 24, osteguna
Ordua: 13:00
Bilera garrantzitsua denez zuen parte-hartzea gomendatzen dugu.
Covid-en aurrean segurtasun neurriak direla eta ikasleko, pertsona bakarra etorri ahal izango da.
*Ez da haurtzaindegi zerbitzurik egongo, haurrik gabe etortzea eskatzen da.